XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Halan, korta ikuiluan zikindu arren be, behien eta txalen artean ibiltea, eta honeen bizkar eta mustur-ganeak igurztea, erakarkor eta guragarri izaten jakon Iker mutikotxuari.

Lehengusuak eskolara joaten ziranean, basetxeko ume koskorragoekaz eta aititagaz amama hil zanean, abadeak eroan ebela ez jakon sekula ahaztuko eta osaba izekoekaz egoten zan, baina beti be edo sarri behintzat, hara goiko bidezabalera begira, lehengusu lehengusinak eta auzoko basetxeko neskatiko politak be, noiz etozan ikusguran.

Atseden unadetan, eguraldi onez, bost sei mutiko, auzunekoak, etxaurretik hurrean egoan arta zabalaren adar lodien ganera igon eta han jesarrita edo gora ta behera ezkurrak hartzen ibilten ziran; bien bitartean neskatoak mutikoei begira batzuetan, potxingo ertzean uragaz jolasean hurrengoan.